ATX Teatroa

Bihotz Salataria

Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena....babesbako agurea akabatzen dau, zatitu eta bere gorpuzkiak ezkutatu.

Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako. Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean.

Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupadak entzuten hasten da, hasikeran astiro astiro baina gero jasanezin bihurtuko dira. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara eta bere delitua aitortzera eroango dabe.

-Dossierra-
-Prentsa (Deia, 2016/04/17)-
-Prentsa (Berria, 2016/05/13)-
-Prentsa (Gara, 2016/06/23)-
-Antzerki kritikea (Berria, 2016/05/15)-
-Riderra-
-Beharrizan Teknikoak-

atxteatroa@atxteatroa.com
00 34 638 324 105